Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo el Canastero taldea
![](https://www.lahaine.org/b2-img25/thumb_340_88186raimundo.jpg)
![](https://www.lahaine.org/skins/asevo/img/espaciador625.gif)
Udan, Lizarrako jaien ingurumarian, Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko Beef D'Alda abestia sortu zuen Raimundo el Canastero taldeak, eta horren harira auzipetu dituzte. Otsailaren 12an epaituko dituzte. UPNren alkatetzak Lizarrako txosnak debekatzeko egindako mugimenduen harira sortu zuten abestia uztailean. Uztaila amaieran bertan hainbat kide atxilotu eta deklaratzera deitu zituzten azkenean, prozesu judiziala ireki zuten taldearen kontra.
Egun bateko elkartasun jaialdia antolatu dute larunbatean Lizarran. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain protesta egin nahi dute musikariek, "#Beefezdaharagia, protesta, kritika, tirabira edo kexa baizik, eta jakina musika egitea ez da delitua!", zabaldu dute sareetan.
Elkartasun kontzertuak
12:30ean Vermut musikatuarekin abiatuko dute eguna eta ondoren, 14:30ean bazkaria, Sugarra Gaztetxean. Bazkarirako tiketak bost euroan eskuratu daitezke. Bazkalostean kalejira egingo dute 17:00etan autobus geltokitik Broken Brothers Brass Bandekin. Txistorrada eta txokolatada girotzen egongo dira Aitor Bizkarra eta Aroa Arrizubieta bertsolariak eta Aitana eta Lorena jotak abesten.Arratsaldean izango diren elkartasun kontzertuen artean Moises No Duerme, Olaia Inziarte, Komando Ref., J Martina, Herdoil, Dupla eta Zetak izango dira.