lahaine.org
Nacionales E.Herria, Euskal Herria :: 04/03/2022

Pablo Gonzalez Askatu!

Askatasun Haizea-JARDUN
Pablo Gonzalez Polonian izan da atxilotua, kazetari errusiazalea izatea egotzita.

PABLO GONZALEZ ASKATU -HIPOKRESIARI STOP

Gure eskualdeko euskal kazetariaren atxiloketaren aurrean:

Pablo Gonzalez, kazetarierrusiazalea izatea egotzita izan da atxilotua. Pablo, 36ko kolpe faxistaren ondorioz Errusian jaio zen, eta gaur egun, Elantxoben bizi da. Atxiloketa Polonian egin dute astelehen honetan, Poloniako eta Espaniako zerbitzu sekretuen elkarkidetzarekin. Ukrainaren etsaitzat jotzeko egotzi zalzkion arrazoietako bat euskal jatorria eta Euskadiko Kutxaren kreditu-txartela gainean eramatea izan dira.

Era berean, agerian utzi nahi dugu rnendebaldean eta gaur egungo sistemarekin alienatutako komunikabideetan dagoen hipokresia, NATOk Ukrainan duela 8 urte hasitako gerraren aurrean. Gerra honek 14.000 hildako inguru eragin ditu Donbassen, han milizia Ukraniarrek, (hauetariko askok kutsu neonazia dutelarik) beren lurraldean garbiketa etniko baten alde egiten dute, garbiketa hau errusiarrei zuzenduta doalarik; Odessa-n dozenaka sindikalista ere bizink erre zituzten.. Krimen horiek, Palestinan sionistengandik jasandako erasoekin egunero gertatzen den bezala, oharkabean pasatzen dira komunikabideentzat. Komunikabide horiek egunero bultzatzen dute gerra imperialista hau, Ukrainara armak bidaltzea txalotuz. Honez gain, NATOk mundo osoan burutzen duen esku hartze militarra zilegiztatzen dute, Estatu Batuetako knmenen aurrean isiltzen direlarik neurri berean. 

Guzti honengatik, gura bizilagunaren atxiloketa arbitrario hau salatzen dugu, Espainiar zerbitzuen parte hartzea, kornunikabideen jarduera zuritzailea eta baita ere gerra abiarazi duten Interes inperialistak ere. Gure ustez, NATO erakunde kriminala kondenatu gabe gerrari ezetz esaten dioten guztiek hegoak ematen dizkie honen neurri inperialistei, non langile klasea beti irtengo den galtzaile.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal