lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 21/09/2025

Palestinar erresistentziari babesa adierazteko ehundaka pertsona bildu dira Bilbon eta Donostian

La Haine - Euskal Herria
Donostian, bi ekintzaile Zurriola zubian zintzilikatu dira, errepidea hainbat orduz moztuz.

Atzo, larunbata, palestinar erresistentziari babesa adierazteko eta Israelen desegitea aldarrikatzeko bi mobilizazio burutu ziren Euskal Herrian. Goizean dozenaka lagun Bilboko erdigunean "Eutsi Gaza! Israel suntsitu!" lemapean konzentratu ziren. Arratsaldean, berriz, manifestazioa Donostian egin zuten eta mobilizazioarekin batera hainbat ekintzaile Zurriolako zubitik zintzilikatu ziren elkartasun ekimen desobediente gisa. Ekintza horren ondorioz, polizia eta suhiltzaile ugari bertaratu ziren lekura. Hala ere, errepidea hainbat orduz moztuta egon zen eta ekintzak difusio handia izan zuen, zenbait metrotara Zinemaldia ospatzen ari baitzen.

Palestinarekin Elkartasunak salatu zuenez, etengabeko bonbardaketa handien eta Gazako ia lurralde osoaren setioaren ondoren, Israel bere helburua gauzatzen ari da: "lurreko eraso baten bidez Gazako hiriburua erabat suntsitzea. Tankeek kaleetan aurrera egiten duten bitartean, Gazako biztanleak etxeak uzteko eta hegoaldera joateko behartuta daude. Eta hor ere, ez dute beraien bizitzak babesteko lekurik aurkituko".

Plataformak azaldu zuenez, ekintza hauekin Israelgo erregimen koloniala "Palestinako biztanle guztiak akabatzeko planarekin aurrera doa", eta plan hori Palestinako lurralde osoan burutzen ari dela, "bai Gazan, baita Zisjordanian ere", gehitu zuen.
Ondoren, genozidio hori gertatzen ari den bitartean estatuek ez dutela ezer egiten, erakundeak eta enpresak konplizeak direla, eta ustezko ordezkari politikoek adierazpen lotsagarriak egiten dituztela salatu zuen. Gainera, plataformak ohartarazi zuen genozidak babesten jarraitzen dutela, "diruz eta armak salduz".

Egoera horren aurrean, herriak kaleak hartu dituela aldarrikatu zuen: "presioa jartzen, boikota egiten, errepideak mozten, portuak eta unibertsitateak geldiarazten, Gazarantz joaten, potentzia kriminal horren normalizazioa salatzen eta Palestinako herriari benetako elkartasuna adierazten, geldiezina bihurtu den elkartasuna".

Beranduago, esfortzuak biderkatzeko deia egin zuen, "egoerari arduraz aurre egin eta palestinar herriaren kontrako zapalkuntza eta sarraskiarekin amaitzeko". Bide horretan, Israel estatu genozida gisa izendatzen jarraituko dutela eta palestinar herriari elkartasuna adierazten jarraituko dutela garbi utzi zuen. Bukatzeko, urriaren 4an Iruñean izango den manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu dute.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal