lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 22/12/2025

Palestinar herriari elkartasuna adierazi eta Israelen lekuko konplizeak salatu dituzte Baionan

Gure Irratia
600 bat pertsona hurbildu dira Baionara larunbatean. Genozidioaren konplize izateagatik, Lapurdiko hiriburuan diren Carrefour, Burger King eta Axa enpresen aurrean geldialdiak egin ditu manifestaldiak.

Eguberri giroko argi eta erosleen artean ibili da manifestaldia, karrika komertsanteen erditik. Iparraldea Palestinarekin kolektiboak antolatua, eta beste 83 eragilek sustatu mobilizazioaren helburua palestinarrei, eta palestinar erresistentziari sustengua erakustea zen, baita Israelen lekuko konplizeen boikotera deitzea ere. Carrefour, Burger King edota Axa enpresak genozidioaren konplize zirela salatzeko nahiarekin, geldialdiak egin ditu larunbateko manifestaldiak enpresa hauen aitzinean, hitzartzez tartekatuz.

"Su eten faltsua"

Trumpek bideraturiko bake akordioa ere deitoratu dute, eta orduz geroztik Israelek 400 palestinar baino gehiago hil dituela.

"Kolonizazio urrats oro, palestinarrek bertan segitzen dute, erresistituz, eta gure betebehar internazionalistari segi, sustengua adieraztea dagokigu"

Elkartasunarekin segitzeko dei egin dute ere, boikotaren bitartez, palestinarrek nazioarteari eskatzen dionari segituz. Bestalde ekintzaile "solidarioen" aurkako errepresioa aipatu dute. Erresuma Batuko presondegian zortzi atxikitzen dituzte epaiketarik gaben eta 46 egunetik gorako gose greban sartuak dira. Euskal Herrian bestalde Vueltako blokatzean parte hartu dutenen kontra diren isunak eta auziak zirela oroitarazi dute, eta errepresioa jasaiten duten guztiekin elkartasuna adierazi dute.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal