Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta berriz ere kaleak hartuko dituzte.

Palestinarekin Elkartasuna, hainbat eragileez osatutako plataforma, berriz ere mobilizatuko da. Urriaren 28an manifestazio nazionala antolatu zuten, baina https://eh.lahaine.org/palestinaren-aldeko-manifestazioak-egin-dituzteoraingo honetan eskualdeka egingo dituzte manifestazioak azaroaren 11an. Larunbat honetan deituak dira hurrengo mobilizazioak: goizez Hendaian 12:00etan tren geltokitik eta Iruñean 12:30etan Gaztelu Plazatik. Arratsaldez Bilbon 18:00etan Plaza Eliptikotik eta Gasteizen 18:00etan Bilbo Plazatik.
Hemen kolektiboak publikatutako irakurketa deialdien harira:
Joan den larunbatean, urriaren 28an, Euskal Herri osotik etorritako milaka eta milaka
pertsona kalera atera ginen Bilbon, Estatu sionistaren genozidioa salatzeko eta
palestinar herriaren erresistentziarako eskubidea defendatzeko. Palestinarekin
Elkartasuna ekimenak antolatu zuen manifestazioa, Euskal Herriko hainbat eragilek
osatutako egitasmoak, eta diskurtso argi eta printzipio sendo batzuen inguruan,
kolektibo eta norbanako ugari batzea eta aktibatzea lortu zuen. Palestinarekin
Elkartasuna ekimenetik uste dugu manifestazioaren parte-hartze handiak frogatu
egiten duela Euskal Herrian babes zabala dutela palestinar erresistentziaren eta Estatu
sionistaren desegitearen aldeko aldarrikapenek eta mendebaldeko gobernu eta
instituzioen aurkako salaketak. Horretaz gain, Bilbon 10 000 lagunetik gora elkartu izanak historiaren alde zuzenean egotea adierazten du; beste edozeinek bezala, bere
autodefentsarako eskubidea gauzatzen ari den palestinar herri zapalduaren alboan.
Hala ere, Euskal Herrian eta mundu osoan Palestinarekiko elkartasun aktiboa izaten ari
den arrakasta gorabehera, Palestinako egoera egunetik egunera gogorragoa eta
latzagoa da. Estatu sionistak ez ditu Gazaren aurkako bonbardaketak eteten eta blokeo
krudela sakontzen du; mendebaldeko gobernuek Israelgo estatu sionista egiten ari den
genozidioa militarki, ekonomikoki eta politikoki babesten jarraitzen duten bitartean.
Mendebaldeko gobernuak estatu genozida baten babesle eta konplize bihurtzen dira
horrela.
Azken aste hauetan, gobernu europar eta estatubatuarrak estatu sionista hornitzeko
armak, soldatuak eta gerraontziak bidaltzen zituzten bitartean, herri palestinarrarekiko
elkartasun adierazpenak debekatzen eta kriminalizatzen jardun dute.
Bestalde, inbestidura prozesu betean, sinalatu behar dugu Espainiako gobernua Estatu
sionistari ematen ari zaion babesa, ezkerreko alderdi guztien konplizitatearekin.
PSOEren gobernuak itsas armada Mediterraneo ekialdera bidaltzen duen bitartean,
ezkerreko alderdiek -Palestina babesten dutela diotenek- inbestidura blokea osatu dute eta datozen egunetan berriro ahalbidetuko dute herri palestinarraren aurkako genocidio sionistaren kolaboratzaile eta konplize den gobernu hau. Horregatik, dei egiten dugu PSOEK gidaturiko Espainiako gobernuaren aurkako presio politiko eta soziala handitzera, estatu sionistarekin dituen harreman diplomatiko, ekonomiko eta armamenstistikoak eten ditzan.
Testuinguru honetan, argi dago mobilizazio ziklo honi segida eman behar diogula, herri
palestinarraren aldeko elkartasuna hedatzeko eta mendebaldeko estatu, espresa eta
instituzioei presio egiteko sionismoa babestu ez dezaten. Palestinarekin Elkartasuna
ekimenetik, sobera arrazoi badagoela ikusita, dei hau egiten dugu:
1.Genozidio sionistaren konplize diren enpresa eta instituzioak seinalatu eta
salatu ditzagun.
2.Estatu sionistarekin kolaboratzen duen Espainiako gobernuaren aurkako
presioa handitu dezagun.
3. Palestinar erresistentziaren alde mobiliza gaitezen.
Palestinar herriari gure elkartasuna adierazten jarraitzeko eta sionisten sarraskia zein bere konplizeak salatzeko, manifestazioak antolatu ditugu azaroaren 11n.
Gora palestinar erresistentzia! Sionismoa genozida!