lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 15/04/2024

Palestinarekin Elkartasuna plataformak manifestazio nazionala antolatu du Iruñean

La Haine - Euskal Herria
Nakba egunaren harira mobilizatuko dira eta Palestina osoaren deskolonizazioa, errefuxiatuen itzulera eta preso politikoen askatasuna lortzeko bidean "Israelen suntsipena" aldarrikatu dute.

Berriz ere kaleak hartuko dituzte Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, oraingo honetan, mobilizazio nazionala Iruñean izango da. Plataformak azaldu duenez aste horretan Nakba eguna gogoratuko dute, Palestinar herriaren hondamendiaren sinbolo dena eta "Palestina askatu! Israel borrokatu, desnormalizatu eta suntsitu!" lelopean mobilizatuko dira, maiatzaren 18an. Deialdiarekin batera honako agiri hau publiko egin du plataformak:

Palestinarekin Elkartasuna plataformatik datorren maiatzaren 18an Iruñean antolatu dugun manifestazio nazionalaren berri eman nahi dugu. Aste horretan Nakba eguna gogoratuko da, Palestinar herriaren hondamendiaren sinbolo dena. Data berezi honen harira, Palestinako lurren okupazioaren amaiera, errefuxiatuen itzulera eta preso politiko guztien askatasuna aldarrikatu nahi ditugu. Hala ere, hutsala da helburu hauek irtenbide politikorik proposatu gabe mahaigaineratzea. Horregatik, guk Palestina osoaren deskolonizazioa eta, beraz, Israelen desagerpena aldarrikatzen ditugu, finkatutako helburuak erdiesteko ezinbesteko baldintza bezala.

Genozidioa guztion begien aurrean gauzatzen ari den honetan, eta Israelen partetik erasoak eskualde osoan areagotu eta zabaltzeko arriskua dagoenean, mendebaldeko Gobernuek entitate sionistaren krimenak babesten jarraitzen dute. Gainera, entitate kolonial hau legitimatzen saiatzen ari dira Palestinan ezarrita mantendu dadin, bai esplizituki babesa emanez, bai erdizkako kritikak eginez, eta baita "bi Estatuen irtenbidea" deiturikoa mahaigaineratuz ere. Irtenbide faltsu hau arrazista eta koloniala da, gauzatu ezina izateaz gainera.

Paradoxikoa da aurrerakoiak omen diren Gobernuek, PSOErenak kasu, Estatu palestinarra aitortzeko prestutasuna orain erakutsi izana, hain justu horrek gutxirako balio duen momentu batean, ez bada aurpegia garbitzeko. Ez badituzte Israelen kontrako zigorrak proposatzen, honen existentzia haien interesentzat onuragarria delako da. Izan ere, mendebaldeko potentzia inperialistentzat, NATO eta EB barne, entitate sionista ezinbestekoa da mendebaldeko Asian haien interesak bermatzeko.
Gure eginkizuna palestinar erresistentzia babestea, mendebaldeko gobernu, enpresa eta alderdien sionismoarekiko konplizitateak salatzea eta bi estatuen irtenbide faltsua borrokatzea da. Palestina inoiz aske izango bada, hau Israelen desagerpenaren bidetik soilik izango baita. Beraz, Palestinaren aldeko elkartasuna ezinbestean Israelen kontrako borrokari lotuta joan behar da.

Genozidioaren aurrean ez dago erdibiderik. Palestina osoaren deskolonizazioa, errefuxiatuen itzulera eta preso politikoen askatasuna lortzeko, Israel borrokatu, desnormalizatu eta suntsitu!

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal