Palestinarekin Elkartasunak CAF enpresak sionismoarekin duen konplizitatea salatuko du
Ekainaren 15ean, urtero bezala, CAFeko batzarra ospatuko da Beasainen. Empresa honek Palestinan eraikitzen ari den tranbiaren bitartez, palestinarren jabetzak konfiskatzen, Jerusalemgo auzoetatik palestinarrak kanporatzen eta kolonoen hedapena errazten ari da. Gainera negozio hauei esker enpresak 92 milioi euroko irabaziak lortu zituen iaz, eta zifra hori gainditzen ari da aurten, izan ere, 2024ko lehenengo hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino 23 milioi euro gehiagoko irabaziak izan ditu. Irabazi hauek Jerusalemgo tranbiaren edota Tel Aviveko tren arinaren proiektatik eratorriak dira gehien bat.
Honen aurrean, urtarrilaren 27an egin zuten bezala, CAF enpresak Israelekin duen konplizitatea salatuko dute elkarretaratze baten bidez. Ekainaren 15an, goizeko 11:15etan, burutuko dute mobilizazioa, CAFeko 3.dibisioko sarreraren parean.