lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 19/10/2023

Pasaden urteko Urriak 12-ko mobilizazioen harira atxilotutako 3 pertsona deklaratu dute

La Haine - Euskal Herria
Vox inguruko probokatzaile batek eragindako liskarren ondorioz gorroto delitu bat leporatzen diete.

2022-ko Urriaren 12an ASKE antolakunde antirrepresiboak Hispanitate eta Espainako armadaren kontra manifestazioak deitu zituen Euskal Herriko hainbat eskualdetan, Donostia, Mungia, Gasteiz eta Iruñean. Azken honetan arratsaldeko seiak aldera Vox-eko kide bat bertaratu zen Nabarreriara, espainako bandera batekin, manifestazioa hasi baino lehen. Hona iristean han bilduta zegoen jendea irain zuen eta andre bati listua bota zion. Honek manifestarien erreakzioa sortu zuen eta tensio uneak bizi izan ziren, manifestariak Vox-eko kidea kanporatu zuten arte. Hau gauzatzen zen bitartean Navarra Television-eko kamarak dena grabatzen hari ziren, izan ere Vox-eko kidearekin batera bertaratu ziren manifestazioaren deialdira, gero sare sozialetan ipiniz. Hauek grabatutako bideoa eskuineko sektoretan zein egunkarietan polemikak sortzeko eta manifestariak kriminalizatzeko erabilia izan zen eta nafarroako alderdi instituzional guztiak manifestarien jarrera kondenatu zuten, EH Bilduren bozeramailea barne, Joseba Asiron.

Testuinguru honetan, 2022ko urriaren 20an 2 pertsona atxilotu zituen polizia espainolak eta geroago hirugarren pertsona bat auziperatu zuten baita ere. Hiruei gorroto delitu bat leporatzen die poliziak eta atzo urriak 19an epaiaren aurrean deklaratu izan behar zuten. Hurrengo egunetan erabakiko du epaia ea prozesu judizialarekin jarraitzen duen eta epaiketa hematen den leporatutako akusazioekin ala bertan behera geratzen den kasua.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal