Pasaian, 45 urteko emakume bat erail du bere bikotekide ohiak


Hilketa larunbatean gertatu zen, Pasai Antxoko Eskalantegi kaleko etxebizitza batean. Arratsaldeko 16:00etan emakumearen etxean sartu zen 53 urteko gizona eta tiroz hil zuen hura. Ihes egin zuen gero eta Villabonako Udaltzaingoan bere burua entregatu zuen. Geroago jakin denez, eraildako emakumeak salaketa jarria zuen tratu txarrengatik gizon horren kontra, izan ere, biktima eta hiltzailea bikotekide ohiak ziren. Erailketa honen aurrean, Pasaiako Mugimendu Feministak mobilizazioa burutu du gaur, Biteri plazan.