lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 15/05/2025

Pello Mariñelarena Imatz eusko gudaria omenduko dute Etxarri-Aranatzen

La Haine - Euskal Herria
Parisko La Santé espetxean bahituta zegoenean hil zen, mediku arreta egokirik gabe eta kartzelako osasun baldintza penagarrien ondorioz.

Aurten 32 urte beteko dira Frantziako kartzela sistemak Pello Mariñelarena Imaz ETAko militantea erail zuenetik, eta hori dela eta, ekitaldi bat antolatu du JARDUN Koordinadorak igandean Etxarri-Aranatzeko plazan(13:00).

1990eko azaroaren 30ean, Bretainian atxilotu, eta Parisko La Santé espetxean sartu zuten. Kartzelan bi urte eta erdi zeramatzala, gaizki sentitzen hasi zen: HIESA diagnostikatu zioten. Mediku arreta egokirik gabe eta kartzelako osasun baldintza penagarrien ondorioz, hilabete baten buruan hil zen, 1993ko maiatzaren 15ean, Parisko Antoine Beclere Ospitalean, Fresnesko Ospitaletik bertara eraman ondoren. Amnistiaren Aldeko Batzordeek salatu zuten mediku arretaren faltagatik hil zela.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal