lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 15/08/2024

Poloniako Fiskaltzak espioitza karguak aurkeztu ditu Pablo Gonzalez kazetariaren aurka

Agentziak/La Haine
Hiru eta hamabost urte arteko kartzela zigorra jaso dezake kazetariak, eta hori oztopo bat gehiago izango zen etxera itzultzeko.

Poloniako Lublin herriko Fiskaltzak espioitza karguak aurkeztu ditu Pablo Gonzalez kazetariaren kontra, Polonian bi urte eta erdi behin-behineko espetxealdian egon ostean. Duela bi aste Mendebaldeak Errusiarekin trukatu zuen, presoen truke historiko baten parte gisa. Errusiako espioitza zerbitzuei Poloniarentzat kaltegarriak izan daitezkeen informazioak ematea, baita desinformazioa zabaltzea eta errekonozimendu-lanak egitea ere, egotzi dizkio Fiskaltzak Gonzalezi; hori guztia 2016ko apiriletik 2022ko otsailera bitartean.

Fiskaltzak adierazi duenez, 2024ko abuztuaren 9an, Lublingo Krimenaren eta Ustelkeriaren aurkako Alorreko fiskalak Przemysleko Barrutiko Auzitegian akusazioa aurkeztu zuen Pablo Gonzalezen aurka, Zigor Kodearen 130.2 artikuluan aurreikusitako espioitza delituagatik. 3 eta 15 urte arteko kartzela-zigorra aurreikusten du. Hori oztopo bat gehiago da kazetaria etxera itzultzeko, oraingoz ez baitu Espainiako pasaporterik, Poloniako Gobernuak konfiskatu egin baitzion. Orain, Espainiako Gobernuak beste bat igorri beharko lioke, baina EBn legezko prozesu bat irekita duenez, horrek atzeratu egin dezake jaulkipena.

Askatu ondoren egindako lehen elkarrizketan, Gonzalezek esan du torturatu, mehatxatu eta presionatu egin zutela. Zer leporatzen zioten jakin gabe, susmo bakarra egotzi ziotela adierazi du.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal