lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 16/10/2024

Prokuradoreak 15,12 eta 10 hilabeteko zigorrak eskatu ditu Baionan epaitu dituzten 5 militanteentzat

La Haine - Euskal Herria
Epailearen erabakia 2025ko urtarrilaren 14an emango dute

Martxoaren 6an indar errepresiboek sei militante atxilotu zituzten Lapurdin, hainbat manifestaziotan parte hartzeagatik. Lehena 2022ko uztailaren 14an Donibane Lohizunen (Lapurdi) izandako manifestazioa. U-14 kolektiboak manifestazioa antolatu zuen, eta burua estalia zuten zenbait pertsonak hainbat higiezin agentziaren kontra pintura bota zuten. Bigarrena 2023ko martxoaren 23an erretreten erreformaren kontra Baionan egin zen manifestazioari dagokio. Gertatu ziren istiluetan parte hartu eta segurtasun agente bat baino gehiago zauritzea leporatzen diete. Era berean, 2023ko uztailaren 12an Hendaiako tren turistikoaren kontra margoketa bat egin, eta gidaria lurrera erorarazi eta zauritu izana leporatzen diete.

Ekintza huengatik 15 hilabetetako espetxe zigorra eskatu du prokuradoreak hiru auziperatuentzat, horietarik bederatzi gibelapenarekin. Bestentzako 12 hilabetetako espetxe zigorra, zortzi gibelapenarekin, eta hamar hilabeteko gibelapenezko zigorra eskatu du. Horretaz gain, 1000 euroko isuna batentzat eta 500 eurokoa gainontzekoentzat eskatu du. Seigarren pertsona bat ere zegoen auzipetuta baina azkenean ez dute epaitu, ekintzak gauzatu ziren garaian adin txikikoa zelako.

Epaiketan ikusi denez, prozeduran agertzen diren elementu gehienak Frantziako Krimen Antolatuaren Gaineko Informazio, Inteligentzia eta Analisi Estrategikoko Zerbitzuaren (Sirasco) oharretan oinarritzen dira: Hendaiako gaztetxearen inguruan Sirascok egindako zainketak nagusiki. Bestalde, prokuradoreak ausardi falta leporatu die auziperatuei ez dutelako galderei erantzun nahi eta deklaratzera ukatu egin direlako. Zehazki, "aurpegiak estalita poliziaren kontra egitean ausartak direla, baina gero epaitegian isilik daudela" esan du. Epailearen erabakia 2025ko urtarrilaren 14an emango dute.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal