Protesta arrazista bat izan da Trapagaranen


Dozenaka pertsona atera ziren kalera atzo Trapagaranen, “Trapagaranek muga bat dauka. Herri seguru eta gaizkilerik gabeko baten alde" lemapean. Abandonatutako eraikin batean bizi diren pertsonak seinalatzeko erabili zuten protesta, izan ere, delinkuentziaren eta segurtasun ezaren eragiletzat jo dituzte.
Herrian hedatutako jarrera arrazistaz gain, udalalak eta indar errepresiboek ere egin dute migratzaile hauen aurka: Aste honetan egin dute haien aurkako operazio bat udaltzainek, Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak, eta osotara 21 lagun identifikatu eta zortzi atxilotu dituzte. Gainera, badirudi udalak asmoa duela eraikinean bizi diren pertsona guztiak euren bizitokitik botatzeko, kale gorrian utziz. Bere garaian suhiltzaileek erabiltzen zuten udal-eraikinean bizi dira gaur egun 30 bat pertsona migratzaile eta epaile batek desalojorako baimena eman du.