lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 25/06/2025

Revuelta eskuin muturreko taldeak 'Jesusen Bihotza'-ren aldeko ekimena egin du Donostian

Xalba Ramirez
"Donostiarra, defenda ezazu zurea" leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.

Revuelta izeneko eskuin muturreko gazte erakundeak pankarta bat jarri du asteburuan Urgulleko Jesusen Bihotza eskulturatik zintzilik. Taldeak eskultura “defendatzeko” deia egin du, EH Bilduk eta Ahal Duguk “bota” egin nahi dutelakoan. Faltsua da honako baieztapena, alderdi bakar batek ere ez baitu eskatu eskultura botatzeko, eztabaida irekitzeko baizik.

Duela hilabete, Donostiako Udaleko Memoria Historikoaren Aholku Batzordeko Sinbologia Lantaldeak “eskultura frankista dela” frogatzeko dokumentua aurkeztu zuen, eta horri lotuta, Espainiako Memoria Demokratikoaren Legea betetzen ote duen aztertzeko eskatu zuten. Besteak beste, asteotan, Eneko Goia alkateak eta Donostiako Gotzainak defendatu dute eskultura, eta, orain, baita Vox alderdiari loturiko eskuin muturreko gazte erakunde honek ere.

Goia alkateak argudiatu zuenaren arabera, eskultura frankismoaren aurretik pentsatu zutenez, ez da frankismoaren gorazarre egiteko eskultura bat, funtzio erlijiosoa dela gailentzen dena, alegia. Ordea, Revueltakoek, beren beregi nabarmendu ez duten arren, frankismoarekin duen harremana ez dute ezbaian jartzen. Hain zuzen, Espainiako Erorien Harana monumentu frankistan antzeko ekintza burutu zuten iaz. Kasualitatea edo ez, arkitekto bera izan zen bi eskulturak egin zituena, Pedro Muguruza, hain zuzen.

Eskuin muturreko talde batek 'Jesusen Bihotza'-ren aldeko ekimena egin du : Irutxuloko Hitza

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal