lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 28/01/2014

“Sakana gorria” dinamika jarri dute martxan hainbat gaztek Sakana biziberritzeko

Topatu.info
“Sakana gorria” dinamika abian jarri duten gazteek argi dute zein den helburua: “alternatibak berriak eraikiko” dituzte Sakanan “bizi, lan eta ikasi” ahal izateko.

“Sakana gorria” dinamika abian jarri duten gazteek argi dute zein den helburua: “alternatibak berriak eraikiko” dituzte Sakanan “bizi, lan eta ikasi” ahal izateko. Horretarako, Sakanako gazteak batu eta elkarrekin lana egitearen beharra azpimarratu dute. Dinamika honek bi fase izango ditu, lehenengoa formakuntza fasea izango da eta bigarren fasea, berriz, alternatibak eraiki eta teoriak praktikan jartzeari dagokio.

Lehen fase honen baitan, otsailaren 1ean, larunbata, Gasteizko Errekaleor etxe okupatura bisita egingo dute, bertako gazteekin hitz egin eta esperientziak elkartrukatzeko.
Sakanako gazteen oharra:

Arratsalde on guztioi eta ongi etorri Sakana berpiztuko duen gazte dinamikaren aurkezpenera. Azkenean etorri da gure kaleetatik hain ikusia izan den leloak zentzua hartuko duen eguna.

Proiektu hau Ernai gazte antolakundetik datorren proposamena izan arren, jende anitza eta Sakanako egoera aldatu nahi duen pertsona orori zuzendua dago. Hilabeteak dira proiektu hau prestatzen eta itxura ematen egon garela, izan ere argi baikenuen Ernaik bailaran landuko zuen lan ildoetako bat Sozioekonomia izango dela.

Argi dago Sakanan sozioekonomia lantzearen zergatia zein den; Jada krisiaren 6. urteari ekingo diogu eta egoerak ez du hobera egin, hamarnaka enpresa txiki, ertain zein handi itxi izan dira, eta ehundaka lanpostu galdu dira, honekin ehundaka familia langabezian eta aurrera ekiteko laguntzarik gabe… Bizi dugun egoera honi amaiera bat emateko gazteriaren indarra behar dugula ukaezina da. Gure indarrak erakutsi behar ditugu eta gure hitza ozen oihukatu. Egoera honen erantzulea UPN-ko gobernua izanik eta haren aldetik ez dugula laguntzarik, ezta proposamenik jasotzen ere ikusirik (ezta behar ere), gazteriak egoera sozioekonomiko hau suspertzeko asmoz lanari ekitea erabaki dugu. Ozen entzun dezala Barcinak, baita Lurdes Goikoetxeak ere, haien amets gaiztoa izango gara eta Sakanan alternatinba berriak eraikiko ditugula esaten diegu, Sakanan, bizi, lan eta IKASI nahi dugulako.

Dinamika honekin, lehenik eta behin Sakanako gazteria aglutinatzea nahi dugu. Hori dela eta gure proiektuaren alde, ahalik eta gazte gehien egotea nahi dugu gazte borroka masa bat lortuz. Behin hori lortuta, gazteok dugun indarra, potentziala eta garrantzia zein den erakutsiko dugu. Izan ere gazteok etorkizuna izateaz gain, oraina ere bagara.

Barne eztabaida baten ondorioz, proiektu honek eramango dituen ildo eta marra gorriak ipini genituen. Sakana Gorria bi fasez eraikiko da:

Lehenengo fasea, gazteria formatzera bideratutakoa izanen da. Gazteria, bizi dugun goeraren jabe izatea nahi dugu, horretarako klase kontzientzia sortzera joango gara eta bide batez guk eskaintzen ditugun alternatibak posibleak direla sinetsi behar dugu. Beraz, gutxika gure alternatibak eraikitze aldera gazte masa sortzera joango gara. Fase honek ez du amaierarik, gure formakuntza etengabekoa izango baita. Baina behin Sakanako gazteriaren parte handi bat metaturik, indar erakustaldi bat eginez, inflexio puntu moduan udaberri aldera gazteria guztia elkartuko duen topaketa batzuk egingo ditugu.

Bigarrena fasean aldiz, behin formakuntza bat izanik, edukiak zehazturik, eta gazteriaren kopuru handi bat proeiektuarekin bat dagoela ikusirik, gure alternatiba eraikitzera joango gara. Hau da praktikotasunera eramango ditugu gure ideiak. Bertan, aurreko fasean bezala gazteriaren parte hartzeak garrantzi handia izango du, baina hemen, autogestioa edo auzolana bezelako kontzeptuak praktikara eramango ditugu. Jada idei batzuk baditugu, baina zuen esperoan gaude dituzuen ekarpenak entzun eta praktikara eramateko.

Gaurtik hasita lehenengo fasearekin hasten gara eta hurrengo data, Otsailaren 1a, larunbata, gonbidatuak zaudete Gasteizko Errekaleor bloke okupatuetara bisita gidatua egitera. Bertan, dauden gazteek haien esperientziak kontatuko dizkigute eta autogestioa eta auzolana bezalako kontzeptuak hizketagai nagusi izango ditugu.. Eta zeinek jakin? Agian etorkizun batean Sakanan etxe hutsak okupatzeko ideia emate digute….

Aurrerantzean, Sakana Gorriko informazioa karteletan zein sare sozialetan eskuragai izango duzue.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal