lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 12/06/2024

Sei Euskal Preso Politikok atxikimendua eman diote Amnistia Egunari

La Haine - Euskal Herria
Ohar baten bidez “Euskal Herriaren askatasunerantz jo” behar dugula adierazi dute preso politikoek, "langileon izatearen eta gure nazio izaeraren defentsan” jardunez.

Asteartean plazaratutako ohar baten bidez Fernando Garcia Jodra, Jesus Mari Etxeberria Garaikoetxea, Garikoitz Etxeberria Goikoetxea, Mikel San Sebastian Gaztelumendi, Oskar Barreras Diaz eta Andoni Goikoetxea Gabirondo Euskal Preso Politikoek atxikimendua eman zioten datorren larunbatean, ekainak 15, Gasteizen ASKE antolakundeak antolatu duen Amnistia Egunari.

Oharrean Euskal Herriaren bake egoera zalantzan jarri dute, izan ere, frantziar zein espainiar estatuek “ehundik gora Euskal Preso Politiko gatibu” dauzkatela salatu dute. Era berean, azkenaldiko oldarraldi errepresiboa “Euskal Herri Langilearen askatasun politikoak murriztuz doazenaren” adierazle dela adierazi dute. Segidan, horrek “jo-puntuan daukala hausturan kokaturiko antolakunde oro” azaldu dute, baita “hausturatik, arau eta erakunde inposatuetatik at, Euskal Herriaren askatasunerantz“ jo behar dugula ere, “iraultzaren ildotik, langileon izatearen eta gure nazio izaerarendefentsan” jardunez. Bukatzeko, amnistiaren aldarriari jarraiki, ”Euskal Herri Langilearen nahiz Euskal Preso Politikook eskubide politikoen defentsan ere lan egitea” funtsezkotzat jo dute eta lan horren baitan ASKE Antolakundeak ekainaren 15ean Gasteizen burutuko duen Amnistia Egunerako deia egin diote espetxeetatik Euskal Herri Langileari.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal