lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 23/06/2025

Sei kide kondenatu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak preso politikoei harrera antolatzea egotzita

La Haine - Euskal Herria
Bi urteko espetxe-zigorra ezarri zaie eta presoen omenaldietarako berri emateko erabilitako komunikazio kanalak ixtea agindu du epaiak.

Euskal preso politikoei ongietorriak antolatzeagatik auzipetutako Ezker Abertzaleko sei kideak ez dira espetxera joango, Espainiako Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzarekin eta akusazioekin( PP, Dignidad y Justicia eta AVT) akordioa erdietsi ostean. Antolatu zituzten ekitaldiekin "biktimak umiliatu" eta horiei "kalte psikologikoa" eragin zietela aitortu dute auzipetuak.

Kalera Kalera ekimenaren barruan 2016 eta 2020 urteen artean 120 ongietorri ekitaldi antolatzeagatik epaitu dituzte astelehen honetan eta bi urteko espetxe zigorra ezarri diete. Zehazki, sei hilabeteko zigorra eta isuna ezarri diete biktimen umiliazio eta terrorismoaren gorazarre delituagatik, eta urte eta erdiko espetxe zigorra eta inhabilitazioa talde kriminal bat zuzentzeagatik. Horrez gain, hiru urteko inhabilitazio berezi bat hezkuntzan aritzeko, eta Kalera Kalerari lotutako materiala auzitegiaren esku geratuko da: Kalera Kalera-ren webgunea eta Kalerainfo aldizkari zein horiei lotutako sare sozialetako profilak ixtea adostu dute.

Hala ere, espetxe zigorra bertan behera geratu da. Trukean, akusatuek konpromisoa hartu dute "indarkeriaren erabilerari lotutako" ekintzetan zein "ETAren biktimak umiliatu" ditzaketen edo "ETAren gorazarre egin" dezaketen ekimenetan parte ez hartzea.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal