lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 24/04/2011

"Troitiñoren kasuak euskal preso politikoen aurkako mendeku politika agerian utzi du"

Askatu.org
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak oharra kaleratu du Antton Troitiñoren atxiloketa agianduaren aurrean. Elkartasuna erakutsi die preso ohiari eta bere senideei.

Antton Troitiñoren aurkako jazarpenaren aurrean:

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik ezer baino lehen gure babesa azaldu nahi diogu Antton Troitiñori eta bere senideei, azken egunotan pairatzen ari diren jazarpen mediatiko, polizial eta judizialaren aurrean. Anttonen aurkako atxiloketa aginduak euskal preso politikoen aurkako mendeku politika agerian uzten du. Beraien legeak aplikatu ondoren atera da Antton libre, baina legearen aplikazioak ez duenez bat egin beraien borondate politikoarekin Antton berriz atxilotzeko eta espetxeratzeko agindu dute, erabaki politikoa ebazpen judizial moduan jantziz.

Espainiako Gobernuak Euskal Herrian ezarri duen jazarpena egoeraren erakusle bat gehiago da Anttonekin gertatu dena. Espainiar Estatuan euskaldunentzat legedi berezituak daude, espetxe politika berezitua dagoen bezala. Errepresio estrategiaren zerbitzura dago Espainian justizia sistema, eta euskal preso politikoen aurkako muturreko neurriak beraien helburu politikoen baitan erabiliak dira.

Bitartean Estatu terrorismoa bultzatu duten politikari eta poliziak kalean libre daudela ikusi dugu. Hauentzat ez dago biziarteko zigorrik, sakabanaketa politikarik. Hauentzat zigorgabetasun osoa dago, eta zigortuak izan direnen kasuan espetxe onurak, kondena luzeak labur bihurtzen dituztenak.

Irlandaren iparraldean burutu zen bake prozesuan bi urteren buruan preso politikoak kaleratuak izan ziren, horretarako damurik erakutsi behar izanik gabe. Hegoafrikan zortzi urteren buruan kaleratu zituzten preso guztiak. Euskal Herrian abian den prozesu demokratikoak presoen kaleratzea izan behar du ondorioetako bat, eta hau luze baino lehen eman behar da. Horretarako espetxe politikak tresna errepresiboa izateari utzi behar dio.

Bide horretan herritarren presioa eta mobilizazioa beharrezkoak izango dira.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal