lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 28/05/2025

Tubos Reunidos enpresako langileak gaur mobilizatu dira atzo gertatutako lan heriotza salatzeko

Airaldea.eus
Elkarretaratzea egin dute fabrika barruan, atzo Trapagarango Pavimprot enpresa azpikontratatutako langile bat hil zela salatzeko

Tubos Reunidos konpainiako enpresa batzordeak elkarretaratzea egin du gaur goizean lantegian bertan. Behargin ugari batu dira salatzeko atzoko lan istripua, zeinak langile baten heriotza eragin zuen.

Hildakoa Pavimprot enpresa azpikontratatuaren eskutik ari zen beharrean, hainbat metroko erorketa izan zuenean.

Sindikatuek salatu dute prekarietateak sortzen dituela heriotza horiek. Atzo bertan langile erakundeek zuzendaritza sakatu zuten ekoizpena 24 orduz gelditzeko. ESK sindikatuak salatu du enpresak ez zuela prestutasunik adierazi hori egiteko eta langile batzordearen exijentziaren ondorioz gelditu zela produkzioa.

Gaur arratsaldean beste elkarretaratze bat egongo da lan heriotza salatzeko, Amurrioko Juan Urrutia plazan 19:00etan, SOS Aiaraldeak deituta. 

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal