Txarraska Gaztetxea erasotu dute
Txarraska Gaztetxeak, otsailaren 1ean, gaztetxearen aurkako lapurretak eta espazioan egondako suntsiketak salatu ditu. Basauriko espazio autogestionatuak azaldu duenez, gaztetxea hankaz gora uzteaz gain, espazioko ate eta zerraila guztiak hondatu dituzte. Lapurretak eta suntsiketak kalte material eta ekonomikoak utzi dizkiete; milaka euro baino gehiago balio dutenak.
Gaztetxeak 1999an ireki zituen ateak eta 25 urte hauetan komunitatea antolatzeko espazioa izan da eta ez dute inoiz horrelako erasorik izan, beraz, emozionalki ere inpaktua eduki du. Eraso honen aurrean, autogestioarekiko konpromisoa erakutsi dute eta egitura herrikoiak indartzeko lanean jarraituko dutela adierazi dute. Era berean, otsailaren 8an, larunbatean goizeko bederatzietatik aurrera egingo duten auzolanean parte hartzera deitu dute.