lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 04/06/2017

Txikitoren aldeko elkarretarartzea egin dute Lezaman

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
50 pertsona baino gehiago bildu dira gaur Lezaman egindako elkarretaratzean, Iñaki Bilbao “Txikito” bertako preso politikoari babesa adierazteko.

Txikitok 6 egun bete ditu jada gose greban eta itxialdian, eta 7. betetzen ari da gaur. Igandean borrokaldi honi ekin zionetik gaur lagun baten bisita jaso duen arte guztiz inkomunikatuta mantendu du Txikito Puerto III-ko kartzelak, izan ere telefonoz deitu ahal izateko jartzen dion baldintza patiora 2 orduz irtetea baita. Txikitok uko egin dio xantaia horri eta itxialdia mantenduko duela iragarri du.

Gogora ekarri nahi dugu Txikitori berriki ezarri diotela Espetxe Araudiaren 91.3 artikulua, lehenengo graduaren lehenengo fase gisa ezagutzen dena (preso arriskutsuak) eta horretaz gain zigortuta dagoela. Horrek Txikito egunean 22 orduz ziegan itxita egoten behartzen zuen, eta patiora ateratzen zenean preso bakar batekin egiten zuen patio txiki batera.

Hau guztiaz gain, lau pertsonarekin mantentzen zituen era guztietako komunikazioak debekatu dizkiote, tartean bere senide bakarrarekin. Esan dezakegu, beraz, Txikito mundutik guztiz isolatu nahi dutela, pertsona moduan apurtzeko eta militante moduan makurrarazteko.

Alabaina, Txikitoren borrokaldia ez da ezarri dizkioten bizi baldintza gogorrak kentzea eskatzeko, baizik eta independentzia eta sozialismoaren aldekoa. Txikitok argi utzi nahi du berak kartzelan borrokan jarraitzen duela kalean borroka egin zuen helburu berberen alde, eta errepresio gordinenak ere ezingo duela bide horretatik aldendu.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Txikito babesteko eta berarekin elkartasunean egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin nahi du:

Ostegunero Lezaman, 19:30etan udaletxean.

Ekainaren 10ean Bilbon, 20:00etan Etxebarrieta Anaien Plazan.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal