lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 14/07/2022

U14 Kolektiboak manifestazioa burutu du Frantses egun nazionalaren aurka

La Haine-Euskal Herria
Bigarren urtez Donibane Lohizuneko kaleak hartu ditu Euskal Herriaren asimilazio eta zapalkuntzaren aurkako borrokan U14 kolektiboak antolatutako manifestazioak.

Ehundaka lagun mobilizatu dira “Kateak hautsiz herria defendatu. Independentzia” lelopean U14 kolektiboak deituta, Donibane Lohizuneko Didier Laffite plazatik abiatu den manifestazioan. Kanpainan zehar kolektiboak bere bitartekarietan azaldu duen moduan, uztailak 14a borroka eguna bilakatzeko helburua daukate. Festa egun hau, Euskal Herriaren asimilazioaren erakusle dela diote eta zapalkuntzaren normalizazioaren aurrean bizi dituzten arazoak politizatu eta mobilizatzeko beharra ikusten dute. Helburu hauek betetzeko nabarmentzekoak dira aurrera eraman dituzten propaganda kanpaina, hitzaldi, sostengu gau, eta manifestazioak.

Gaurkoan, arratsaldeko 16:30etan Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako jendea biltzen hasi da manifestazio hasierako plazan. Jakin izan dugunez gutxienez bertaratzeko asmoa zeukan talde bat mugan geratu dute Frantziar Polizia Nazionalek ezarritako kontrol batean eta Frantziar estatura sarrera debekatu diete, denak identifikatu eta kotxea mihatu ostean, barne segurtasuna eta ordena publikoa bermatzeko neurria argudiotzat hartuta. Horretaz gain Polizia Nazionalak, herrian bertan, manifestazio hasierako plazara bidean zeuden euskaldun ezberdinei etorri diren bidetik etxera itzultzeko agindu diete. Polizia Nazionalen presentzia handia egon da manifestazioko ibilbide eta herriko etxe inguruan.

Manifestariek, “uztailak hamalau borroka eguna”, hau ez da Frantzia, Euskal Herria da”, “Euskal Herria ez da salgai”, “Estatu Frantsesa estatu terrorista”, “independentzia”, “Independentzia sozialismoa”, “Amnistiarik gabe, bakerik ez” bezalako leloak ohiukatu dituzte. Hondartzan pankarta bat zabaldu dute eta bengalak piztu dituzte, turista eta bertako jende guztiaren aurrean. Thiers bulebarra zeharkatu dutenean, eraikuntza-empresa eta etxe-agentzia ezberdinak erasotu dituzte. Manifestazio amaieran, herriko etxera iristean Polizia Nazional talde bat hesia zaintzen zegoen eta manifestari guztiak hauen aurrean jarri dira azken leloak ohiukatuz. Azkenean Polizia buruak, manifestariekin eztabaidatu ondoren, hesitik joateko agindua eman du eta pankarta bertan zintzilikatu da. Eusko Gudariak abestuz amaitu da manifestazioa.

Antolatzaileek ezin izan dute prestatuta zeukaten agiri politikoa irakurri, baina beraien sare sozialetan argitaratu dute: https://www.instagram.com/p/CgAWGtqIhek/

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal