lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 17/01/2026

Udalaren eta komunikabide batzuen partetik jasaten ari den "kriminalizazioa" salatu du AGAKOk

Jokin Bereziartua Lizarazu
Arrasateko Herriko plazan egindako agerraldian, urtarrilaren 9ko "gertakariak argitzea" eta Arrasateko Udalaren zein komunikabide batzuen partetik jasaten ari den "kriminalizazioa" salatu du AGAKOk.

Atzoko agerraldian irakurritako testuan salatu dute, besteak beste, Udalaren adierazpen instituzionalean udal langile guztiak "zaku berean" sartu izana: "Udal langile denak zaku berean sartzen saiatu da Udala, Udaleko langile denei babesa adieraziz. Udaltzaingoaren eta gainontzeko udal langileen arteko berdinketa bat egiten saiatu dira, udal langileak modu interesatuan erabilita. Denok dakigu honetan guztian Udaltzaingoak eta Udalak dutela erantzukizuna, eta ez brigadako langileek, BAZekoek edo administrazioko langileek".

"Kontakizun interesatua"

Gainera, udalbatza osatzen duten alderdiak "gezurretan" aritu direla ere badio AGAKOk: "Alderdiek gezurretan oinarritutako kontakizun interesatua zabaldu dute, gaztetxearen eta gazteria langilearen kriminalizazioari bidea ireki diona. Gerora, El Diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoa bezalako komunikabideek kontakizun hori erreproduzitu dute; interesatua, diogu, gure ustez benetako arazotik fokua desbideratzen saiatu direlako, fokua existitzen ez diren gazte biolentoetan jartzea eta ez Udalaren azken aldiko politiketan".

Gainera, "mozal legearen" aurka ere egin du AGAKOk: "Hauteskunde garaian eta agintaldi hasieran hainbatetan eman zenuten hitza mozal legea kendu eta garbiketa ordenantza berri bat adosteko herriko eragile ezberdinekin adoste-prozesu bat hasiko zenutela. Zuen hitza betetzea exijitzen dugu, mozal ordenantza berehala ezabatuz eta garbiketa ordenantza justu bat adosteko prozesua abiarazteko".

Udalaren eta komunikabide batzuen partetik jasaten ari den "kriminalizazioa" salatu du AGAKOk - Arrasate - Goiena.eus

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal