lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 29/06/2026

Unibertsitako proban Euskara ikasgaian zero atera zutenei ez dizkiete kalifikazioak aintzat hartuko

La Haine - Euskal Herria
Zenbait gurasok auzitara jotzea erabaki zuten emaitza horiek kontuan ez hartzeko, eta Bilboko zenbait epaitegik eskaera hori onartu dute.

Zenbait ikaslek zero edota nota oso baxuak lortu zituzten Unibertsitatera sartzeko proban Euskara eta Literatura II ikasgaian. Horietako batzuek azterketa berrikustea eskatu zuten, baina emaitzak ia ez ziren aldatu. Beste alde batetik, zenbait gurasok auzitara jotzea erabaki zuten unibertsitaterako aurrematrikulazioan emaitza horiek kontuan ez hartzeko, eta Bilboko zenbait epaitegik eskaera hori onartu dute, Euskara ikasgaia batez bestekotik ateraz.

Auzitegiek bi arrazoi eman dituzte badaezpadako neurri gisa euskarako kalifikazioa kontuan ez hartzeko. Alde batetik, EHUn aurrematrikula egiteko epea bihar amaituko delako eta "premiazkoa" delako ikasleek erantzun bat jasotzea. Bestela, aurrerago, epaiak haiei arrazoia emanez gero, ez litzateke "eraginkorra" izango: "Ikasleak nahi duen tokian lekua lortuko ez balu, beste leku batean egingo lituzke ikasketak, eta kaltea atzeraezina izango litzateke". Bestetik, El Mundo egunkarian argitaratutako artikulu batengatik. Auzitegiek "zantzu bidezko frogaren hastapen" deitu diote artikulu horretako baieztapen bati: egunkariaren arabera, Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak ekainaren 22ko agerraldi batean adierazi zuen unibertsitatera sartzeko azterketaren zuzentzaileek badakitela zein ikastolatakoak, eskolatakoak edo institututakoak diren zuzentzen dituzten azterketen egileak. Auzitegiek ez dute adierazpen hori egiaztatu. Epaian baloratu beharko dutela diote. Hala ere, artikulu horretan oinarrituta, uste dute azterketen zuzenketa prozesuan agian "urratu" egin dela ikasleen eta ikastetxeen anonimotasunaren bermea.

EHUk, bestalde, ohar baten bidez jakinarazi du epaileek hartutako erabakia errekurritu egingo duela: “USaP probetara aurkeztu diren gainerako ikasleak babesgabetasun egoeran uzten ditu, eta berdintasun printzipioaren kontra doa zuzenean”.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal