lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 30/09/2015

Urriak 17: Alcala-Mecora martxa

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
Marcha el 17 de Octubre a la cárcel de Alcala-Meco, donde se encuentra preso Ibon Iparragirre, preso gravemente enfermo

Espainiako eta Frantziako estatuen espetxe politikak 29 militante presoren bizitzak eraman ditu. Horietatik 17 oraindik preso egonda hil ziren, argitu gabeko egoeratan zein aurretik pairatzen zituzten gaixotasunen eraginez. Beste 10 kide hil zorian zeudelarik atera zituzten kalera euren etxeetan hil zitezen urte luzez askatasuna ukatu eta gero. 

Batzuek, estatuek preso politikoei ematen dieten tratua mendeku gisa definitu dute. Eta egia da militante hauei ematen dieten tratuan mendeku dosi handiak daudela, baina batez ere kalkulu politikoak daude. Estatuek ez dituzte lor ditzaketen bozetan neurtzen kalkulu hauek, epe luzera lor ditzaketen emaitza politikoetan baizik.

Estatuek beti bilatu dute euskal preso politikoak makurraraztea, kartzelara eraman zituen borrokaz arnegatzea eta apustu handiena egin dutenak euren militantzia politikoaz damutzea, etorkizuneko belaunaldiei borrokarako ateak ixteko helburuaz. Horretarako era guztietako bitartekoak erabili dituzte: dispertsioa, jipoiak, isolamendua… Baina haien helburu zikinak lortzeko bitarteko guztien artean ankerrena preso politikoen gaixotasunak erabiltzea dago. Estatuek preso gaixoei luzatzen dieten mezua argia da: “Nik agintzen dudana egiten ez baduzu ez duzu zure gaixotasunerako tratamendu egokia izango eta ondorio fisiko eta psikologikoak pairatuko dituzu eta agian ez zara kartzelatik bizirik aterako”.

Gaur egun 10 dira Euskal Herriaren alde borroka egiteagatik txantaia hau sufritzen ari diren preso politikoak, tortura kronikoa pairatzen ari diren militante politikoak. Baina ezin ditugu ahaztu kartzelan egon gabe gaixotasun larriak sufritzen dituzten iheslariak, haietako askok, euren egoera erregularizatu ezinik, ez baitaukate osasun asistentziarako sarbiderik eta, ondorioz, ezin izaten baitituzte gaixotasunak tratatu.

Larritasun berezia duten egoera hauei indarrez aurre egiteko garaia da. Herria mobilizatu behar dugu preso politiko gehiagorik kartzelan bizitza ez uzteko, betiere amnistiaren aldarrikapena bistatik galdu gabe, amnistia izango baita horrelako egoera guztiak konpontzeko bermea ematen duen alternatiba bakarra.

*Gogora ekarri nahi dugu Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak preso gaixoen askatasuna galdegiteko Alcalá-Mecoko kartzelara martxa bat antolatu duela urriaren 17rako. Autobusetara apuntatzeko honako e-mail helbidean egin dezakezue: amnistiaaskatasuna@gmail.com. Izena, herria eta kontakturako telefono bat utzi. Barakaldoko Bostak Tabernan ere apuntatu zaitezkete.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal