lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 21/01/2026

Urriaren 12ko auzipetuen absoluzioa exijitu dute Gasteizen

La Haine - Euskal Herria
U12 Auziperatuak adierazi du faxismoaren aurkako borroka eta protesta soziala "tresna legitimoak" direla eta, horregatik, auzipetu guztien absoluzioa exijitu du.

Hiru hilabete pasa dira urriaren 12tik, noiz, Hispanitatearen egunean, Falange Española de las JONS alderdiak mobilizazioa egin zuen Gasteizen(Araba), ‘La unidad de España ni se vota ni se negocia’ lelopean. Horren aurrean, ehunka pertsona kalera atera ziren protesta egitera. Egun horretako gertakarien ondorioz, Ertzaintzak 19 lagun atxilotu zituen eta hamarnaka pertsona zauritu zituen. Atzo, goizeko 11:00ak aldera, epailearen aurretik igaro ziren Gasteizen egindako faxismoaren kontrako protestan atxilotutako sei lagun. Guztira hogei lagun daude auzipetuta, eta falta direnak hurrengo egunetan pasatuko dira Gasteizko 4. Instrukzio Epaitegitik.

Kasu errepresiboari aurre egiteko asmoz, elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean Gasteizen, auzipetuei babesa adierazteko eta auzia behin betiko ixtea exijitzeko. U12 Auzipetuak gogor kritikatu zuen erakundeek eta Poliziak izandako jarrera. Salatu zuenez, talde faxistak "uneoro Ertzaintzaren babesa" izan zuten, baita Eusko Jaurlaritzaren eta Gasteizko Udalaren onespena ere. Instituzioen aldetik jasandako "kriminalizazio mediatiko eta juridikoa" gaitzetsi zuten, kargu publiko batzuek mugimendu antifaxista "faxista" gisa izendatu dutela gogoraraziz. Bukatzeko, U12 Auzipetuak berretsi zuen faxismoaren aurkako borroka eta protesta soziala "tresna legitimoak" direla eta, horregatik, inputatu guztien absoluzioa exijitu zuten.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal