lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 09/10/2024

Urriaren 15ean bost militante epaituko dituzte Baionan

La Haine - Euskal Herria
Errepresio kasu hori salatzeko eta auzipetuei elkartasuna adierazteko Baionako epaitegiaren kanpoaldean elkarretaratzea deitu dute “errepresioa borrokatu” lelopean.

Martxoaren 6an indar errepresiboek bost militante atxilotu zituzten Lapurdin, hainbat ekintza leporatuta: Baionako tren turistikoa margotzea, inmobiliarien aurkako hainbat eraso, bi hauek uztailaren 14ko egunari lotuta, eta erretreten erreformaren aurkako manifestazio batean egondako liskarretan parte hartzea. Epaiketa ekainaren 11n jarrita zegoen, Baionako auzitegian, hala ere, urriaren 15era atzeratu zuten, beraien aurkako dosierra berandu aurkeztu baizen.

Errepresio kasu hori salatzeko eta auzipetuei elkartasuna adierazteko Baionako epaitegiaren kanpoaldean elkarretaratzea deitu dute goizeko 13:30etan, “errepresioa borrokatu” lelopean.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal