lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 15/04/2021

Valentina eta Fito askatu! 150 egun bahituak

JARDUN Koordinadora
Apirilaren 14an 150 egun igaro dira espaniar estatuko zerbitzu pean diharduen ertzaintzak Gaizka Astorkizaga eta Valentina Morisolli atxilotu zituenetik

“JARDUN koordinadoraren parte garen Deustoko Amnistiaren aldeko antolakundetik eta Askatasun Haizea Herri Ekimenetik Fito eta Valentinaren berehalako askatasuna galdegiten dugu eta hauen alde antolatuko ditugun dinamika eta mobilizazio ezberdinetan parte hartzera dei egiten diogu Euskal Herri Langileari”.

Apirilaren 14an 150 egun igaro dira espaniar estatuko zerbitzu pean diharduen ertzaintzak Gaizka Astorkizaga lbarrangeluko bizilaguna eta Valentina Morisolli Usansoloarra atxilotu zituenetik. Razzia polizia horrek hauen militantzia politikoa zigortu eta euskal preso politikoen aldeko dinamikak kriminalizatu eta errotik moztea zuen xede. Atxiloketa hauek argi utzi zuten espaniar estatuak oraindik ere erabat gertu daudela bere nagusitasuna auzitan jartzen duten adierazpen politiko oro indarrez ezabatzeko.

Fito eta Valentinaren jada 150 egun baino gehiagotan zehar luzatu den bahiketa, Euskal Herriak eta Euskal Herri Langileak frantziar eta espaniar estatuengatik pairatzen duten egiturazko zapalketaren baitan kokatu beharra daukagu. Espaniar estatuak eta bere borreroek atxiloketa hauek jardun biolentoaren aitzakipean saldu nahi dizkiguten arren, Fitok eta Valentinak aurrera eramandako militantziaren eskutik eman dira. Izan ere, estatu kapitalista beti saiatuko da nola edo hala borrokaren ikur diren eta diharduten preso politikoekiko elkartasun zein aldeko jardun politikoa errotik mozten. Horren adibide daukagu ere, behin bahiketak burututa Fito eta Valentina gainerako euskal preso politikoak bezala jasaten ari diren espetxe politika. Espetxea kapitalak Euskal Herri Langilea jazartzeko baliatzen duen beste instituzio bat baita, bere errepresio makinariaren beste luzapen bat dugularik.

Gauzak horrela, izate humanitarioko eskakizunetik haratago, beharrezkoa da atxiloketa hauen muinera jotzea, beharrezkoa da preso politikoek aurrera eramandako borroka politikoa gurea egin eta honetan berrestea eta era horretan mobilizazioa hala beharrezko elementua dugu. Euskal Herri Langileak kalera aterata eta konfrontazio parametroetan antolatuta bakarrik lortuko baitu preso politikoak kaleratzea.

Kaleratze hutsalaz haratago, preso politikoek aurrera eramandako borroka muinerarte eramatea dagokio herri langileari. Prozesu horretan amnistia, hau da, kaleratzeaz haratago, borrokalariek aurrera eramandako borrokaren zilegitasuna eta aitortza parametro politikoetan inplikatzen duen izaera estrategikoko baldintza bihurtzen da Euskal Herri Langileak erdietsi beharreko independentzia eta sozialismoaren ibilbidea jorratzerako orduan. Hori dela eta, JARDUN koordinadoraren parte garen Deustoko Amnistiaren aldeko antolakundetik eta Askatasun Haizea Herri Ekimenetik Fito eta Valentinaren berehalako askatasuna galdegiten dugu eta hauen alde antolatuko ditugun dinamika eta mobilizazio ezberdinetan parte hartzera dei egiten diogu Euskal Herri Langileari. Kaleko presioaren bitartez bakarrik lortuko baitugu Fito eta Valentina eta gainerako preso politikoak askatzea, instituzioetatik haratago, Euskal Herri Langilearen mobilizazioa bakarrik lortuko baitu amnistia erdietsi eta Euskal Herrian prozesu iraultzailea aurrera eramateko baldintzak eraikitzen joatea.

https://www.ecuadoretxea.org/valentina-eta-fito-askatu-150-egun-bahituak/

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal