lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 27/10/2013

[Video] Cientos de personas en Iruñea en defensa de la ikurriña y las libertades

Ateak Ireki
Jendetza Iruñeko kaleetan ikurriña eta askatasunen defentsan

Manifestazio bat egin dute Nafarroako hiriburuan, Iruñea Askatasunez elkarteak deituta, txupinazoan ikurrina jartzea egotzita eginiko atxiloketak salatzeko. Iruñea Askatasunez plataformak deituta, ehundaka pertsona manifestatu dira gaur eguerdian Iruñean. Kritikatu dute Nafarroako Gobernuak "kriminalizatu" egiten dituela "pertsonak eta ideologia politikoak", eta jarrera horrek "etorkizuna eta elkarbitza oztopatu" egiten duela. Antolatzaileen iritziz, Sanferminetako txupinazoan ikurrina jartzea leporatuta eginiko atxiloketek ustelkeria kasuak ezkutatzeko helburua dute. Halaber, gogorarazi dute azaroaren 18an Iruñeko hamahiru lagun epaituko dituztela 2010ko sanferminetako txupinazoan izandako liskarrengatik. Orduko hartan, udaletxeko plazan ikurrina zabaltzea galarazi nahi izan zuen Iruñeko Udaltzaingoak, eta istiluak izan ziren bandera zeramatenekin. Azaroaren 9an manifestazio bat egingo dute auzi horren kontra, eta iragarri dute ekimen bat martxan jarriko dutela Ikurren Legea bertan behera uzteko.
 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal