lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 31/01/2014

[Video] Greba orokorrera deitu dute Ikasle Abertzaleek martxoaren 27rako

Topatu.info
Otsailaren 25erako neurririk edota posizionamendurik hartu ezean, hurrengo mobilizazioak iragarri dituzte

Ikasle Abertzaleek Cristina Uriarte EAEko eta Jose Iribas Nafarroako hezkuntza sailburei exijitu die erreforma “zapaltzaile eta merkantilizatzaileen” aurrean ezetz esateko, benetan euskal ikasleen zein herritarren mesedeen alde jokatzeko. Otsailaren 25a baino lehen neurririk hartu ezean, martxoan mobilizazio egoera iraunkorrean sartuko dira ikasleak, tartean martxoaren 27ko greba orokorra. Otsailaren 25erako neurririk edota posizionamendurik hartu ezean, hurrengo mobilizazioak iragarri dituzte: • Otsailaren 25etik aurrera: Mobilizazio Egoera Iraunkorra hezigune guztietan. • Otsailaren 28an: Ipar Euskal Herriko Bernat Etxepare lizeoko ikasleekin batera, Parisen eginen den baxoa euskaraz ekimenean herri gisa erantzungo dugu. • Martxoak 3 – 4: Bilbon eginen den gailur ekonomikoaren kontra mobilizatzera. • Martxoak 8: Emakume langilearen eguna. • Martxoaren 27an: Hego Euskal Herriko ikasle greba orokorrean parte hartzera. Azken asteetan Espainiako Fernandez Diaz Barne ministroak Ikasle Abertzaleen inguruan esandakoen harira, gazteek argi dute “bide onetik doazelako” egin dutela beraien aurka: ”Ikasleok daukagun indarra, grina eta sormenaren beldur direlako, horregatik jo dute gure kontra”. D ereduko ikasleen aurka martxan jarri duten kriminalizazio kanpaina dela eta, mezu zuzena helarazi diete PP eta UPN alderdiei: “Jarraitzen dugun estrategia bakarra da eskola euskaldun, feminista eta ezkertiar iraultzailea izango den Euskal Eskola Nazionala lortzeko ibilbidea. Orain inoiz baino gehiago berresten gara gure proiektu politikoan eta hau lortzeko Ikasle Estrategian”. Info + ikasleabertzaleok.org
 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal