lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 22/01/2026

VOXek propaganda arrazista jarri du Gasteizko hainbat lekutan

La Haine - Euskal Herria
Horrez gain, mezu arrazistak zituzten pankartak kentzen ari zen JARDUNeko kide bat identifikatu dute indar errepresiboek.

Ostegun honetan, Gasteizko hainbat zubitan VOX Arabak sinatutako pankarta arrazistak agertu dira. Pankartetan mezu hau irakur daiteke: "En 2039 habrá más extranjeros que vascos". Mezu horiekin, eskuin muturreko alderdiak ustezko "biztanleriaren ordezkapen" baten inguruko ideiak zabaldu nahi ditu. Horretarako argudio nagusiak immigrazioaren igoera eta espainiarren jaiotza-tasa baxua dira, eta agertoki horretarako data jarri dute, 2039 hain zuzen ere. Hala ere, VOXen kanpaina politikoa ez da oinarritzen estatistika institutuek argitaratutako proiekzio demografiko ofizialetan, beraz, informazio faltsua litzateke.

Kanpaina arrazista honen aurrean, eskuin muturreko alderdiaren pankarta batzuk kendu ditu JARDUN koordinadorak, eta ekintza horren harira, indar errepresiboek koordinakundeko kide bat identifikatu dute.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal