lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 26/03/2026

Zaragozan erail duten emakumea Irungoa zen sortzez

La Haine - Euskal Herria
Erasotzailea emakumearen lantokira joan, eta kalean bertan tiroz hil zuen.

Joan den larunbatean, gizon batek bere bikotekide ohia tiroz hil zuen Zaragozan(Aragoi), eta ondoren bere buruaz beste egin zuen. Biktima Irunen jaiotako 49 urteko emakumea zen, Behobia auzokoa. Haurra zela, gurasoekin Zaragozara joan zen bizitzera. Bi seme-alaba zituen, horietako bat adingabea. Gertakaria larunbat goizean izan zen, Las Fuentes auzoko Cardenal Cisneros kalean; erasotzailea emakumearen lantokira joan, eta kalean bertan tiroz hil zuen.

Gertaerak erreakzio ugari eragin ditu. Irungo hainbat emakume elkartetako ordezkariek —Argoiak, Bidasoko Elkarte Feminista, Gaurko Andreak, Irungo Emakumeen Etxea, Txingudiko Elkarte Feminista eta Uxoa— gaitzespen irmoa adierazi dute, eta elkartasuna eta maitasuna helarazi diete biktimaren senide eta gertukoei. Era berean, indarkeria matxistaren aurkako borrokan jarraitzeko konpromisoa berretsi dute: “Urteko egun guztiak dira gaitz honen aurka borrokatzeko egunak, hainbeste oinaze eta hainbeste emakume eta seme-alaba hiltzen baititu. Matxismoak hil egiten du. Bat gutxiago ere ez”.

Zaragozako hilketa honekin, aurten hildako bigarren euskal herritarra da. Lehenengo hilketa matxista otsailean izan zen Sarrigurenen. Datu orokorrei dagokienez, 2003az geroztik 134 emakume eta 13 haur hil dituzte indarkeria matxistaren ondorioz. Iaz, berriz, zazpi emakume hil zituzten. Gainera, 2024ko ekainaz geroztik desagertuta dago Laure Zacchello, Urruñan bizi zen emakumea.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal