Zazpi euskal preso politikok elkartasuna adierazi diote Oskar Barrerasi, janariari uko eginez

Oskar Barreras euskal preso politikoa Basauriko espetxeko isolamendu modulura eraman zuten maiatzaren 5ean, ziega partekatzeari uko egiteagatik. Ezarri dioten isolamenduak komunikazio eta patio grebara eraman zuen maiatzaren 18an, eskubide horren errespetua eskatzeko. Momentuz, borroka horretan jarraitzen du. Barrerasi elkartasuna adierazteko asmoz, zazpi euskal preso politikok kartzelaren janariari uko egin diote eta honako komunikatua zabaldu dute:
Oskar Barreras Euskal Preso Politikoa hiru aste daramatza Basaurin isolamenduan ziegan bikoizketari uko egiteagatik eta egoera hau salatzeko, gaur zortzi komunimazio eta patio greba hasi zuen.
Oskarri gure elkartasun politikoa helarazteaz gain Basauriko kartzelaren zuzendaritzaren jarrera zapaltzailea salatu nahiko genuke, argi baitago Euskal Preso Politikoon aurkako beste kasu baten aurrean gaudela.
Oskar bere eskubideak defendatzeagatik zigortzen ari dira eta bere borrokak zilegitasun osoa daukala aldarrikatu nahi dugu
Horregatik gaur kartzelaren janariari uko egingo diogu eta animatzen dugu jendea Oskarren egoera salatzera eta aurrera eramaten ari den borrokari sostengua ematera.
Oskarren eskubide politikoak errespetatu!
Amnistia osoa!
Aitor Cotano
Orkatz Gallastegi
J.M. Etxeberria "Goierri"
Garikoitz Etxeberria
Mikel San Sebastian
Jon Kepa Preciado
Patxi Ruiz
(Euskal Preso Politikoak)







