Zigor osoa beteta, aske geratu da Zigor Orbe Sevillano euskal preso politikoa
Ia 22 urtez preso izan dute basauriarra.
Zigor Orbe Sevillano euskal preso politikoa aske gelditu da ezarritako zigor osoa bete ostean. Orbek ia 22 urteko espetxe zigorra bete du.
2010eko uztailaren 26an kartzelaratu zuten Orbe eta 17 urteko zigorra ezarri zioten. Atentatu- eta lesio-delituengatik egon da preso. 2021eko azaroan zigorraren hiru laurdenak bete zituen. 2021eko apirilean Puerto III espetxetik (Cadiz) Zaballako espetxera lekualdatu zuten, eta 2022ko uztailean hirugarren gradua eman zioten. Ordutik baldintzapeko askatasunean egon da basauriarra.







