lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 23/07/2026

Absolbitu egin dituzte Berangon “ongi etorri” bat antolatzeagatik auzipetutako 16 pertsonak

La Haine - Euskal Herria
2022ko martxoan Ibai Aginaga euskal preso ohiari ongietorri ekitaldian "terrorismoa goretsi" zutelakoan epaitu zituzten pasa den ekainean.

Berri onak gaurkoan Euskal Herrian: Espainiar Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Ibai Aginaga euskal preso ohiari ongi etorria antolatzea leporatzen zieten 16 lagunak. 36 urteko espetxe zigorra, 171 urteko inhabilitazio zigorra eta ia 79.000 euroko isuna eskatzen zieten, autoaren arabera, ekimen horretan "terrorismoa goretsi" zutelakoan. Hala ere, epaiketaren zehar, defentsako bost abokatuek Guardia Zibilaren atestatuaren oinarri falta erakutsi dute.

Guardia zibilek lekuko bezala deklaratu zuten epaiketan, eta adierazi zuten kolaboratzaile bat izan zutela Berangoko pilotalekuaren barruan. Indar errepresiboek deklaratu zuten “ongi etorritakoen parafernaliarekin egin zela”, “ohorezko korridore batekin” hartu zutela, “loreak oparitu zizkiotela borrokagatik eskerrak emateko” eta “Gora ETA oihuak” entzun zirela. Akusatuen abokatuek xehetasun tekniko guztien bidez erakutsi zuten prozedura horrek ez duela balio froga gisa. Izan ere, zati batzuk baizik ez zituzten itzuli, eta ez zuten jakinarazi nork itzuli zuen, nola grabatu zen eta akusatu bakoitzari zer esan izana egozten zitzaion.

Epaitutakoek, aldiz, modu argian onartu zuten ongi etorrian parte hartu zutela, eta horretarako eskubidea zutela. “Ez dut uste ekintza edo epaiketa honek terrorismoa goratzearekin zerikusirik duenik, baizik eta Euskal Herriak espainiar eta frantziar Estatuengandik mendeetan jasaten ari diren zapalkuntza nazional eta sozialarekin baizik”, baieztatu zuen epaitutako lagun batek, epaileak hitza kendu baino lehen.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal