lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 06/11/2024

Azaroaren 23an Donostiako elkartasun eguna egingo da Antigua auzoan

La Haine - Euskal Herria
Ateratzen den diru guztia, Euskal Preso Politikoei elkartasuna adierazi eta amnistia osoa aldarrikatzeko Zaballan egindako espetxera martxaren ondorioz jasotako isunei aurre egitera bideratuko da.

Pasaden urtean, ASKE antolakundeak gabonen testuinguruan, familiarekin eta senideekin egoteko datetan Espainiar estatuarengatik bahituak aurkitzen diren Euskal Preso Politikoei berotasuna eman eta beraien askatasuna exijitzeko espetxera martxa burutu zuen Zaballako espetxean. Martxa burutzeko baimena zegoen arren, ertzaintza hau oztopatzen saiatu zen, martxa espetxera iristea galaraziz. Honen aurrean, bertan bilduta zegoen jendeak debekuaren gainetik aurrera egin eta espetxera iristeko erabakia hartu zuen, presoak suzirien eztanda, oihuen indarra eta bengalen gorria sentitu zezaten. Gertakar hauen ondorioz, ertzaintzak sekulako kontrola jarri zuen espetxeko irteeran. Horrela, espetxetik ateratzen zen pertsona oro, grabatua, identifikatua eta miatua izan zen. horretaz gain, heriotz mehatxuak eta kolpeak ere salatu ziren kontrol honetan.

Eusko jaurlaritzaren eta ertzaintzaren erantzuna laister iritsi zen. Mozal legea baliatuz, espetxera martxan parte hartu zuten pertsona gehienei 1.200 euroko isuna ezarri zieten, osotara 153.600 euroko isuna ordaitzera kondenatuz.

Antolakunde antirrepresiboak adierazi duenez, guzti honen helburua argia da, “asumitu ezinak diren isunak ezarriz Euskal Preso Politikoekiko elkartasuna eten eta militantzia politikoa deuseztatzea” da. Horrela, mobilizazioetan parte hartzen duen jendeari mezu argi bat bidaltzen diete: “mobilizatu ez gero, asumitu ezin duzun isun bat jasoko duzu”. Guzti honen aurrean ezinbestekotzat jo du antolatza ASKE-k, izan ere, “estatu espainol eta Frantsesetik aurrera eramaten den errepresioari aurre egiteko ezinbestekoa da baldintza materialak eta antolakuntza politikoa martxan jartzea”. Zentzu honetan, 153.600 euroko isunari aurre egiteko azaroaren 23an antolatu egin den elkartasun egunean parte hartzeko deia luzatu dute.

Eguna goizeko 11etan hasiko da Herri Kirolekin. Hauetan lau kirol mota eramango dira aurrera: harri jasoketa, lokotxak, txingak eta trantza. Parte hartzeko lau pertsonaz osatutako taldeak izan behar dira eta apuntatzeko gipuzkoa.jardun@gmail.com-era email bat bidali behar da taldearen izena ipiniz. Izen ematea 20 euroko kostua izango du. Ondoren 14:30etan bazkaria egongo da eta bukatzeko ,18:00etan, kontzertuak;Rebel Noise, Arima Zaurituak DJ, Sustrai Berriak, Zinez eta Borla taldeen eskutik.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal