lahaine.org
Nacionales E.Herria, Euskal Herria :: 11/06/2024

Baionan bost militanteen kontrako epaiketa atzeratu dute urriaren 15era arte

La Haine - Euskal Herria
Epaitegiaren kanpoaldean hamarnaka lagun bildu dira gazteei sostengua emateko.

Martxoaren 6an indar errepresiboek bost militante atxilotu zituzten Lapurdin, hainbat ekintza leporatuta: Baionako tren turistikoa margotzea, inmobiliarien aurkako hainbat eraso, bi hauek uztailaren 14ko egunari lotuta, eta erretreten erreformaren aurkako manifestazio batean egondako liskarretan parte hartzea. Epaiketa ekainaren 11n jarrita zegoen, Baionako auzitegian, hala ere, urriaren 15era atzeratu dute, beraien aurkako dosierra berandu aurkeztu baita.

Gaur goizean, errepresio kasu hori salatzeko, Baionako epaitegiaren kanpoaldean, hamarnaka lagun bildu dira gazteei sostengua emateko “errepresioa borrokatu” lelopean. Auzipetuak kanpoan zeuden pertsonen txaloen eta oihuen artean sartu dira epaitegira.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal