lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 05/03/2025

Basauriko Udalak Trintxera kaleratu du

La Haine - Euskal Herria
Espazio honek San Fausto eta Kaleroko bizilagunak antolatzeko balio zuen, etxebizitza galtzeko arriskuan baitaude.

Gaur, goizeko lehen orduetan, Basauriko Udalak udaltzaingoa bidali du Trintxera desalojatzera, eta hauek lokaleko atea behera bota eta desalojoari ekin diote. Lokal hau Batu Etxebizitza Sindikatuak antolatutako San Fausto auzoko bizilagunen borrokarako topagune izan da. Hamaika familia hauek etxeak galdu ahal izateko egoeran daude, izan ere, Atxalar etxebizitza-jabe handiak, Destilería Acha enpresaren jabe den familiaren higiezinen taldeak, beraien etxeetatik bota nahi ditu, Basauriko Udalarekin batera. Orain baita ere Kaleroko auzokideak antolatzeko espazioa izan da. Urtarrilaren amaieran Basaurin (Bizkaia) gertatutako sute batek etxerik gabe utzi zituen 30 bizilagun baino gehiago. Udalak zaintzapean hartu zituen herritarrak, eta Ibis Budget hotelean eman zien ostatua. Batu etxebizitza sindikatuak jakinarazi duenez, baina, bihar osteguna utzi beharko dute hotela, "etxebizitza alternatibarik izan edo ez". Horren ordez, 2.460 euroko laguntza irrigarria emango diete.

Batu etxebizitza sindikatuak salatu duenez, urtebete baino gehiago daramate Udalari eskatzen San Fausto auzoko bizilagunentzako birkokatzeak negozia ditzala. Hala eta guztiz ere, erantzun guztiak negatiboak izan dira. Hori gutxi ez balitz, Kaleroko kasua erakusten ari dela Udalak nola jokatzen duen urgentziazko egoeran dauden Basauriko bizilagunen aurrean salatu dute: "Konponbideak aurkitu beharrean, auzotarren antolamendu-guneak desegin eta husten ditu".

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal