Bi pertsona kateatu dira Bilboko Espainiako delegazioan

Gaur goizean bi lagun kateatu dira Espainiako Gobernuak Bilbon duen ordezkaritzan, "Euskal Herri Langileak apurketa" eta "Abenduak 6 Durangora" irakur zitekeen pankarta baten ondoan. Ertzaintza bertaratu da kideen kateak moztera eta hauek identifikatzera.
JARKI antolakunde iarultzaileak salatu dutenez, "Euskal Herria azpiratuta mantentzeko tresna da konstituzioa. Hau espainiar estatu eta nazioaren baitan integratu eta disolbatzea" xede duena. Zentzu horretan, "ukazioa" espainiar konstituzioak bere erroan "Euskal Herriaren asimilaziorako baliatzen duen tresna nagusia" dela adierazi dute. Era berean, estatuaren batasunerako aitzakiapean, "espainiar nazioaren disolbaezintasuna eta eztabaidaezintasuna" muga gisamarkatzen duela salatu dute: "Denok baititugu eskubide berberak konstituzioaren aitzinean,betiere guztiaren gainetik espainiarrak garela argi utzita. Espainiar herriankokatzen baitu konstituzioak subiranotasun nazionala eta honetatik eratorriak dira estatuaren botereak". Honekin, ondorioztatu dute denok gaudela "Madrilen kokatutako parlamentuaren zein honetatik eratorritako gobernuaren menpe", eta horren froga gisa, bi adibide jarri dituzte. Lehenik , ohartarazi dute konstituzioan ez dugula aurkituko "Euskal Herriaren inguruko eta honen aurkako aipurik", eta segidan, espainola dela denok "ezagutu eta baliatu" behar dugun hizkuntza aipatu dute. Azkenik, "konstituzioaren azpiraziorako balioa" ez datorrela "zuzeneko erasoetatik" adierazi dute; "inposizioa eta gutxiespena errotzat duen ukaziotik baizik".







