BSHko lantokiko sarbidea itxi dute langileek euren enpleguen defentsan


Kamioiak ez sartu ez atera. Horrela eman dute goiza BSHko Eskirozko lantokian. Parez-pare langileak aurkitu dituzte protestan. Hilkutxa batekin, elkarretaratze formatuan lehenbizi eta Foruzaingoak esku hartu behar zuela jakin dutenean eserialdia egin dute erresistentzia pasiboa erakutsiz. "Zuzendaritzak jarritako betoarekin segitzen dugu eta bileretan parte aktibo izatea ezinbestekoa da guretzat", adierazi dute. Era berean, enpresaren erantzuna aldatzen ez bada, ekintza zuzenekin jarraituko dutela ziurtatu dute langileek.
Etxetresnak egiten dituen BSH taldeak Eskirotzen (Nafarroa) duen lantegia ixteko asmoa iragarri zuen pasaden urteko abenduan, "lehiakor izateari utzi" diola argudiatuta. 655 langile ditu faktoriak. Albistea jaso eta egun gutxira milaka pertsona atera ziren kalera Iruñean, BSHk Ezkirotzen duen lantegiaren itxiera salatzeko eta 660 langilek osatzen duten lantaldeari babesa emateko.
(Irudia:Navarra Television)