lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 02/04/2026

CCOOren egoitza seinalatu du JARDUN Koordinadorak

La Haine - Euskal Herria
Koordinadorako kideek Gernikan egingo den Aberri Egunean parte hartzera deitu dute, "euskararen zapalkuntzaren aurka eta Euskal Herri euskaldun baten alde".

"CCOO tori zure lekukoa" dioen kartelarekin eta kolore gorri biziko margoarekin markatu dute CCOO sindikatuaren egoitza Debagoienan(Gipuzkoa). Ekintza honen bidez, CCOO sindikatuaren jarduna seinalatu du JARDUN Koordinadorak, “euskararen aurkako estrategia” bat egotziz.

Akusazio honen arrazoi nagusia joan den hilabeteko gertakarietan dago. Garai hartan, Argia-k argitaratutako "Nor dago euskararen aurkako oldarraldiaren atzean?" ikerketak frogatu zuen CCOO sindikatuko eta Euskara Denontzat taldeko kideak zeudela Errenteriako (Gipuzkoa) 25 postuko lan eskaintza publiko bateko euskara eskakizunen aurka jarritako helegite baten atzean. Are, euskara eskakizunen aurka egiteko talde antolatua dagoela ondorioztatu zuten.

JARDUN Koordinadoratik adierazi dute “pluraltasunaren eta elebitasunaren izenean, euskara langileriarentzat oztopo bezala jotzen” dela, eta kritikak jaso dituztenean “biktimismoan eta mehatxu judizialetan oinarritutako kanpaina mediatikoa” abiatu dutela. Era berean, nabarmendu dute "euskara eta bere erabilera zein berreuskalduntzea ez dela eskubide bat, Euskal Herria nazio gisa bizirauteko baldintza objektiboa baizik”. Halaber, ohartarazi dute “klase gatazkaren baitako nazio auziari begirako zapalketak dirauen bitartean, euskararen aldeko borrokak izaera politikoa” izango duela.

Azkenik, Euskal Herriko langileei dei egin diete Gernikan egingo den Aberri Egunean parte hartzera, "euskararen zapalkuntzaren aurka eta Euskal Herri euskaldun baten alde".

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal