lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 16/05/2025

Desokupazio enpresa batek Amurrioko familia bat etxegabetu nahi du

Txabi Alvarado Bañares
AMA Desokupa da enpresaren izena eta Granadakoa da.

Desokupazio enpresa bat Amurrioko familia bat etxegabetzen saiatzen ari da. Hala salatu dute SOS Aiaraldeko kideek sare sozialen bidez, eta adi egoteko deia luzatu dute. Telefono bat jarri dute horretarako (645 96 59 20), eta herritarrei eskatu diete Whatsapp bidez abisua pasatzeko enpresa horretako kideak ikusiz gero. Horrez gain, "eskualdeko batzarra" deitu dute datorren astearterako, 19:00etan Mendiko Lagunak taldearen lokalean.

Granadako desokupazio enpresa

Zehaztu dutenez, AMA Desokupa enpresa Granadakoa da eta "hiruzpalau kide" etorri dira eskualdera. Hain zuzen, enpresa horrek hainbat gatazka izan ditu hiri horretako herri mugimenduekin, bi zentro sozialen desalojoan parte hartu baitu, besteak beste. Kasu horietan, Espainiako Poliziaren laguntza izan zuten desokupazio enpresako kideek.

https://aiaraldea.eus/amurrio/1747394162224-desokupazio-enpresa-batek-amurrioko-familia-bat-etxegabetu-nahi-duela-salatu-dute

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal