lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 17/04/2026

Elkartasun Jaialdiak antolatu dituzte Plentzian eta Sopelan

La Haine - Euskal Herria
Jaialdietan ateratzen den diru guztia euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko Zaballan egindako espetxera martxaren ondorioz jasotako 96.480 euroetako isunari aurre egitera bideratuko da.

2023ko abenduaren 30ean Euskal Preso Politikoei elkartasuna adierazi eta amnistia osoa aldarrikatzeko hainbat pertsonak Zaballako espetxe martxa egin zuten, ASKE antolakundeak deituta. Egun horretan, mobilizatu ziren pertsonek jazarpena jasan zuten ertzaintzaren aldetik. Lehenengo, martxa geldiarazten saiatu ziren, eta, ondoren, kontrol bat ezarri zuten irteeran, ehun pertsona baino gehiago identifikatuz. Kontrol horretan, indar errepresiboek nahiko modu bortitzean jardun zuten;manifestari batzuk heriotzez mehatxatuz eta beste batzuk jipoituz. Sei hilabete beranduago, Eusko Jaurlaritzak 128 pertsonei 1.200 euroko isun bana ezarri zien mozal legea aplikatuz, osotara 153.600€-ko zigor ekonomikoa eskatuz.

Errepresio ekonomikoari aurre egiteko asmoz, auzitara jo zuten eta isunen aurkako helegitea jarri zuten. Helegiteak aintzat hartu zituen Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1. eta 3. epaitegiek, haiei jarritako isunak "konstituzioaren aurkakoak" direlakoan. Bestelako bidea hartu zuten, baina, 2. eta 4. epaitegiek: haiek atzera bota zituzten helegiteak, "poliziaren egiazkotasun printzipioan" oinarrituta. Hori dela-eta, 96.480 euro ordaindu beharko dituzte.

Guzti hori kontuan hartuz, “ELKARTASUNA EZ DA DELITUA” plataforma sortu zen jarrera horiek salatzeko helburuarekin. Plataforma horretatik ekintza ezberdinak burutu dira urte hauetan zehar isunei aurre egiteko nahian. Bide horretan, larunbatean, apirilak 18, “Elkartasuna ez da delitua” jaialdia egingo da Plentzian. Plentziako Danontzat gaztetxean burutuko da zehazki. Bertan, pintxada, mojitoak eta kontzetuak izango dira. 19:30etan irekiko dituzte ateak, eta, pintxadaren ondoren, 22:00etan, kontzertuak hasiko dira, Lenago Il eta Goxua-ren eskutik.

Bestetik, pilota partida ikusgarriak izango dira maiatzaren 16an Sopelako frontoian. Lehenengo, pala partidak ikusi ahal izango dira, 17:00etan hasita: Irati Irastorza(Azkena eta Etxera) eta Gilen Madrid(Jaiezblai), Leire Fuente(Kataskra) eta Eneko Balboa(Kataskra) aurka. Ondoren, esku pilota partidak izango dira leku berean. Titin lll Elizegirekin arituko da, Goñi ll eta Alduntzinen aurka.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal