lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 30/09/2024

Elkartasun Jaialdian parte hartzera deitu dute ohar baten bitartez hamar Euskal Preso Politikok

La Haine - Euskal Herria
Preso politikoek adierazi dutenez “kanpotik zein barrutik indarrak baturik, adore eta zuhurtasun gehiagoz jarraituko dugu Euskal Herri Langilearen independentzia eta sozialismora bidean”

2023ko abenduaren 30ean Euskal Preso Politikoei elkartasuna adierazteko hainbat pertsonak Zaballako espetxera martxa egin zuten, ASKE antolakundeak deituta. Egun horretan, mobilizatu ziren pertsonek jazarpena jasan zuten ertzaintzaren aldetik eta sei hilabete beranduago, Eusko Jaurlaritzak 128 pertsonei 1.200 euroko isun bana ezarri die mozal legea aplikatuz, osotara 153.600€-ko zigor ekonomikoa eskatuz.

Gertakari hauek salatzeko eta errepresio ekonomikoari aurre egiteko urriaren 5ean Errekaleorren Elkartasun Jaialdia antolatu du ASKE-k eta, antolakunde antirrepresiboak jakinarazi duenez, Elkartasun Jaialdian parte hartzera deitu dute ohar honen bitartez hamar Euskal Preso Politikok:

lazko 30ean ASKE deituta aldarria ekarri zuten Zaballako espetxera dozenaka euskal herritarrek. Bertan bahituta gauzkaten Euskal Preso Politikoontzat pozgarria bezain pizgarria izan zen euren oihuak eta suzirien danbatekoak hain gertu sentitzea.

Orduan gelditu ezin izan zutena gerora zigortu dute kasko gorriek, elkartasuna 128 isunekin ito nahirik.

Elkartasuna ez da delitua, askatasunerako bidea baizik.

Horregatik darabilte errepresioa, Euskal Herri Langileak amnistia aldarrikatzea nahiz kontraboterea eratzea eragotzi asmo dutelako. Ez gaituzte geldituko. Kanpotik zein barrutik indarrak baturik, adore eta zuhurtasun gehiagoz jarraituko dugu Euskal Herri Langilearen independentzia eta sozialismora bidean.

Idazki hau sinatzen dugun Euskal Preso Politikook gure elkartasuna adierazi nahi diegu zigortutako 128 kideei, eta Urriaren 5ean euren alde Gasteizko Errekaleorren antolatuko den Elkartasun Jaialdirako deialdia luzatu nahi diogu baita Euskal Herri Langileari.

ELKARTASUNA EZ DA DELITUA!

EUSKAL HERRIAK AMNISTIA!

Zaballatik, 2024ko Iraila

Aitor Cotano Sinde, Andoni Goikoetxea Gabirondo, Fernando Garcia Jodra, Garikoitz Etxeberria Goikoetxea, Iñaki Krutxaga Elezkano,Irantzu Gallastegi Sodupe, Jesus Mari Etxeberria Garaikoetxea, Leixuri Gallastegi Sodupe, Mikel.San Sebastian Gaztelumendi eta Orkatz Gallastegi Sodupe.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal