Eraso arrazista bat izan da Miarritzen
Urtezahar gauean Uber gidari bat bortizki jo zuen bezero batek Miarritzen. Dirudienez, behin baino gehiagotan jo zuen Uber enpresako gidaria aurpegian, eta irain arrazistak erran zizkion. France Bleu irratiaren arabera, erasotzailea gidariaren autoarekin ihes egiten saiatu zen, baina autoaren jabeak ez zion utzi. Azkenean, erasotzaileak oinez ihes egin zuen, eta Poliziak atxilotu zuen handik gutxira. 23 urteko gizonezko bat da erasotzailea, eta honek onartu du erasoa egin izana.
Pasaden astean, beste bi eraso arrazista izan ziren Euskal Herrian. Eraso hauetan, jatorri txinarrateko gizon bat jipoitu zuten Arrigorriagan, eta kolpeen ondorioz beso bat eta hanka bat hautsita ditu. Baionan, jatorri afrikarreko bi emakumeri kolpeka eta piper-gasarekin erasotu zieten.