lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 26/06/2024

Ertzain batek ostiko bat eman zion Anoeta inguruan zauritutako emakumeari

Amara Berri-Loiolako Erribera
Martxoaren 5ean, buruan jaurtigai batekin jotzearekin batera, ertzain batek ostiko bat eman ziola erakusten duen bideo bat zabaldu dute.

Martxoaren 5ean Anoeta kanpoaldean izan ziren kargetan zauritu zuten Amaya Zabarte. Realak eta PSGk jokatu zuten Txapeldunen Ligako partidaren atarian izan zen. Noticias de Gipuzkoa egunkariak karga poliziala nolakoa izan zen erakusten duten bideo batzuk eskuratu ahal izan ditu —horietako bat argitaratu du—.

Hedabidearen arabera, Zabarte karga polizialaren erdian agertzen dela erakusten dute bideoek —estaldura bila zebilen estadiora sartzeko sarrerak sakelakoan deskargatzeko—, eta horrelako batean, lurrera erortzen dela —Ertzaintzaren jaurtigai batek buruan kolpatuta, emakumearen arabera—. Ondoren, Zabarte topo geltokira babes bila joatean dela ikus daiteke, eta lurrean eta hormaren kontra dagoela, ertzain batek ostiko bat ematen dio. Aipaturiko hedabideak dio bideoek Ertzaintzaren bertsioa zalantzan jartzen dutela. Aldiz, Zabarteren testigantza indartzen dute.

Emakumearen familiak jarritako salaketa behin-behinean artxibatu zuen epaileak, tiroaren egilea ezezaguna dela argudiatuta. Dena dela, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ez du ez baieztatu eta ezta gezurtatu ere auzitegiaren behin-behineko erabakia. Hori dela eta, defentsak helegitea aurkeztu dio Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari, baina hark artxibatzen badu, geratuko den ibilbide bakarra kasua berriro irekitzeko froga berriak aurkeztearen araberakoa izango da.

Ertzain batek ostiko bat eman zion Anoeta inguruan zauritutako emakumeari - Irutxuloko Hitza : Irutxuloko Hitza

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal