lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 22/05/2024

Realaren eta PSGren arteko partidaren atarian zauritutako emakumearen salaketa artxibatu dute

Agentziak/La Haine
Tiroaren egilea ezezaguna dela argudiatu du epaileak.

Ertzaintzak Real Sociedad-PSG partidaren aurretik egindako kargetan larri zauritu zuen emakumearen familiak jarritako salaketa behin-behinean artxibatu du epaileak, tiroaren egilea ezezaguna dela argudiatuz. Martxoaren 5ean, Reale Arena kanpoaldean, ertzaintzak gogor oldartu zen zaletu txuriurdinen aurka eta hainbat pertsona zauritu zituzten, Realak eta PSGk jokatu zuten Txapeldunen Ligako partidaren atarian. Emakumeak kolpe handia jaso zuen buruan, belarriaren parean foam jaurtigailu batek eman eta gero, 30 metro inguruko distantziatik. Kolpearen unean, Errondo pasealekua banatzen duen erdibitzailean bakarrik zegoen emakumea. Martxoaren 5eko gertakariei  lotuta sei salaketa aurkeztu ziren eta horietatik gutxienez bi —44 urteko emakumearena eta beste bat— artxibatu egin ditu epaileak. Bi kasu horietan helegiteak aurkeztu ditu defentsak.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal