lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 08/03/2024

Beste emakume batek foam jaurtigai batekin zuritua izan zela salatu du, Donostiako kargetan

La Haine /Argia
Azken asteotan Ertzaintzak jaurtitako foam piloten ondorioz, hiru pertsonak zauri larriak izan dituzte.

Emakumezko batek salatu du bizkarrean inpaktu bat jaso zuelako pasaden asteartean, kasu honetan lesio arinak dira. Realaren eta Paris Saint Germainen arteko futbol partidaren aurretik ertzainek Donostiako Anoeta inguruan zaleen kontra egindako kargetan zauritu zen pertsona hori eta Horrez gain, 44 urteko beste emakume bat ZIUn dago oraindik, larri, foam jaurtigailu batek buruan jo eta odol-isuria eragin ostean.

Ertzaintzak, bere aldetik, atxiloketak iragarri ditu, "frogak bildu eta desordena publikoak eragin zituzten, hiri-altzarietan kalte materialak egin zituzten eta Ertzaintzako 8 agenteri lesioak eragin zizkieten pertsonak identifikatzeko eta epailearen eskuetan jartzeko" lanean ari direla esanez.

Azken asteotan Ertzaintzak jaurtitako foam piloten ondorioz, hiru pertsonak zauri larriak izan dituzte: batetik, Tolosan 16 urteko Xuhar gazteak begian  zauri larria izan du; bestetik, igandean Gasteizko Martxoak 3ko manifestazioan matrailezurra bi lekutan apurtu zioten emakumea, ospitalean dagoena eta ebakuntza egin beharko diotena.; eta hirugarrena Donostian, astearteko PSG eta Realaren partidu aurreko istiluetan Ertzaintzak buruan zauritutako emakumea, ZIU unitate batean artatu behar izan dutena.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal