lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 13/06/2024

Espainiako Audientzia Nazionalak 2 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu dio iturmendiar bati

La Haine - Euskal Herria
Sare sozialetan argitaratutako iruzkinen harira terrorismoa goratzeko eta biktimak umiliatzeko delitua egotzi diote.

Otsailaren 6an, 63 urteko emakume bat atxilotu zuten Iturmendinsare sozialetan argitaratuko mezu batzuengatik. Egun hartan, Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman zuten, deklaratzeko, eta emakumeak honi uko egin zion. Orain, Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak bi urte eta erdiko espetxe zigorra eta 7.000 euroko fidantza ordaintzea eskatu dio emakumeari. ASKE antolakundeak astebetean ematen den adierazpen askatasunaren aurkako bigarren erasoa dela salatu du, izan ere, Meatzaldean astelehenean sare sozialetan partekatutako mezuengatik beste gazte bat atxilotua eta interrogatua izan zen. Era berean, Iturmendiko elkartasun taldeak herri batzarra deitu du plazan gaur, ekainak 13, 19:00etan.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal