lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 05/02/2026

Espainiako Poliziak bi lagun atxilotu ditu, Vito Quilesen aurkako protestetan parte hartzeagatik

La Haine - Euskal Herria
Guztira zortzi pertsona atxilotu dituzte protesta antifaxista horietan parte hartzeagatik.

Espainiako Poliziak bi lagun atxilotu ditu gaur goizean Iruñean(Nafarroa), urriaren 30ean Vito Quiles eskuin muturreko ekintzaileak Nafarroako Unibertsitatean deitutako elkarretaratzearen kontrako protestetan parte hartzeagatik. Pasaden urtean, Quilesek elkarretaratzeak egin zituen Espainiako eta Herrialde Katalanetako zenbait unibertsitatetan, eta Euskal Herrian ere halako bat egiteko deia egin zuen, urriaren 30erako, Iruñean. Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatean mobilizatzeko deia egin zuen, unibertsitatearen baimenik gabe. Azkenean, baina, ez zen bertaratu. "Zuen lagunek, terroristek, ez digute utzi Nafarroan sartzen", esan zuen Quilesek berak bideo batean; Diario de Navarra egunkariaren egoitzaren kanpoaldean grabatu zuen, Cordovillan (Nafarroa).

Izan ere, Quilesen deialdiak mugimendu antifaxisten erreakzioa eragin zuen, eta dozenaka lagun elkartu ziren unibertsitatean, Faxismoaren aurrean kaleak hartu lelopean. Han istiluak izan ziren eskuin muturreko ekintzailearen kontra mobilizatutakoen eta Espainiako Poliziaren artean. Egun hartan, bi lagun atxilotu zituzten.

Azaroaren 21ean ere atxilotu zituen lau lagun Espainiako Poliziak, arrazoi beragatik. Horien artean, JARDUN koordinakundeko kide bat eta Indar Gorriko beste bi. Beraz, guztira zortzi pertsona atxilotu dituzte protesta antifaxista horietan parte hartzeagatik.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal